2016eko ASTE KULTURALA
Ohitura den bezala, hemen daukagu aste kulturala. Gai ezberdinetako bost hitzaldi interesgarriekin.
Aste kulturala apirilaren 23an larunbata (euskararen eguna) emango du hasiera, Amaia Bakaikoak Euskadi Irratiko sexologa, sexualitateari buruzko hitzaldiarekin. Egun bateko parentesia egin ondoren, astelehenak 25ean ekingo diogu berriro “Beldurra etxegabetzen – Iruñeako PAH-en borroka” dokumentalarekin. Txus San Vicente dokumentalaren zuzendaria gurekin izango dugu. Astearteak 26ean udaletxeak erositako “Nafar orearen liburua – 1893 protesta forala” liburuaren aurkezpana izando dugu, Maria del Mar Larraza UNko historia irakaslearekin. Asteazkenak 27an Joxe Mari Martinez eta Emilio Fiel (Miyo) izando ditugu kontzientziak mugitzen, “Orainean kontzientea izan” hitzaldi interesgarriarekin. Eta bukatzeko ostegunak 28an, argi faktura irakurtzen eta bakoitzaren kontratua ondo moldatzen den ikasiko dugu David Labeaga TEDEReko langilearen laguntzarekin.
Eta ezin hobeto aste hau amaitzeko, erromeria eta jai txikiak izando ditugu jarraian.