Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

1936 urtean erailak izan ziren bertako bizilagunei aitorpena egiteko Ziraukiko Udalaren Adierazpen Instituzionala. In memorian.

2017ko abenduaren 22an Cirauqui / Ziraukiko Udal Txit Prestuak egindako Ohiko Udalbatzan, aho batez onartu zen ondoren datorren hau:

1936 urtean erailak izan ziren bertako bizilagunei aitorpena egiteko Ziraukiko Udalaren Adierazpen Instituzionala. In memorian.

 Udalkide guztien aldeko botoekin, aho batez onartzen da saioaren txostenean agertzen  den 1936 erailak izan ziren bizilagunei aitorpena egiteko adierazpen instituzionala eta Julio Laita Jaunak ondoan azaltzen dena irakurtzen du:

“1936an hasi zen Nafarroaren historian izan den orrialde beltzenetakoa: milaka herritar erail, umiliazioa, espoliazioa, apurtutako familiak eta isiltasun konplizea. Porrot egin zuen demokraziaren aurkako estatu-kolpeak Gerra Zibila ekarri zuen.

Nafarroan prestatu zen, hainbat tokitan bezala, Errepublika demokratikoaren eta legitimoaren aurkako kolpe militarra.

Mola Generala altxamenduren buru zela, Erregimen berria aurrera eraman zuten bere osaera instituzional guztiarekin: Estatu berria, Foru Diputazio berria eta Udal berriak, ikertzaileek ongi ezagutzen duten botere egitura politiko-militarra oinarri.

instituzio egitura berria, indarraren erabilera oinarri eta indarkeria erabiltzen zuena, haiengandik desberdina zen guztia ezabatzeko asmoz:

 “Es necesario crear una atmósfera de terror, hay que dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a todo el que no piense como nosotros. Tenemos que causar una gran impresión, todo aquél que sea abierta o secretamente defensor del Frente Popular debe ser fusilado. ” General Mola (19-VII-1936) Instrucción Reservada nº 5”.

Nafarroan ez zen gerra fronterik egon, hala ere, milaka emakume eta gizon errugabe fusilatuak izan ziren areketan, hilerrietan eta eremuetan. Hobi komunetan lurperatuak izan ziren; haien delitu bakarra desberdin pentsatzea, erregimen jaio berriaren aurkako ideiak izatea.

Eraildakoen familiek haien senideen galera mingarriaz aparte, Estatu berriaren errepresioa jasan izan behar zuten.40 urtez luzatu zen diktadura franquista: aurrekari politikoen txostenak, kartzela zigor edo erbestearen eraginez familiak bereiztea, hilketen justifikazioa edo hauen inguruko isiltasuna, ondasunen desjabetzea, pobrezia, irain publikoak, zentsura eta kontrol ideologikoa, gizarte-bazterkeria eta erabateko babesik eza.

Isiltasunaren eta beldurraren kultura zabaldu zen, haien oinordekoek kasu askotan oraindik bizi dutena: “desmemoriaren kultura”.

Munduko instituzio garrantzitsuen ustez, biktimen Memoria, Aitortza eta Erreparazioa ezinbestekoak dira baloreetan hezitako gizarte integratu eta kohesionatu bat lortzeko bidea. Uste dute indarkeria politikoaren memoriaren kudeaketa gizarte zibilak eta instituzioek eraman behar dutela aurrera, gehiengoaren diskurtso konpartitua sortzen lagunduz.

Franco hil ondoren, familia batzuek haien senideen gorpuak atera zituzten hobi komunetatik eta desagertuen izenak parrokietako heriotza erregistroetan eman zituzten. Beste batzuek, Manuel Bermejo Apesteguiaren senideek kasu, ausardi handiz, Franco hil baino lehen egin zuten.

Nafarroa hildako tasa gehien duen probintzia bada, eta gorputzen berreskuratzean aitzindaria bada ere, 2003ko martxoaren 10era arte itxoin behar izan zen Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onartu zuen arte. Horretan, 1936ko uztailaren 18tik aurrera Nafarroan erail zituzten 3000 pertsonen aitortza eta aitorpena egin zuen. Horietatik heren bat oraindik hobi komunetan lurperatuta dago.

Ziraukin, gehiengoak kolpisten ondoan borrokatu zuen gerran, batzuk boluntarioki eta beste batzuk beharturik eta haren ideien kontra. Valentín Amézqueta Blanco gerran desagertu zen. Beste batzuek herria utzi behar izan zuten kolpisten ideiekin ez zetozelako bat. Herritar batzuk kartzelan egon ziren. Herritar erbesteratu batzuk Nazien aurkako borrokan hil ziren. Beste batzuk erailak izan ziren: Manuel Bermejo Apesteguia, Victoriano Ortigosa Irulegui, Fermín Irigoyen López eta Julia Irigoyen senar-emazteak, Emilia Arraiza Garín, Esteban Amézqueta Blanco eta Antonia “La Soriana”.

Gure udal barrutian, Lezondoan, erailak, eta bertan lurperatuak, izan ziren hainbat gizonen gorpuzkiak daude.

Baina haien Udal propioan, diktadurako 40 urteren eta monarkia parlamentarioaren 40 urteren ondoren, ez da aitortza publikorik egin, ez eta ezberdin pentsatzeagatik erailak izan ziren Ziraukiarren aitortza publikorik egin ere.

Berandu bada ere, adierazpen publiko hau egiteko behar etikoa dugu. Horren bidez, ideia guztien arteko errespetuzko bizikidetzan gure hazia jarri nahi dugu baita bizitzaren eta askatasunaren defentsan oinarritutako demokrazian ere. Adierazpen honen bidez, etorkizuneko belaunaldietarako eta, aldiz, biolentzia politikoaren oinarritutako kultura desagerrarazi nahi dugu.

Horrengatik guztiagatik, Ziraukiko Udalak honakoa adierazten du:

• 1936ko uztailaren 18an sortutako instituzio politiko-militarrak eta haiek Nafarroan zituzten aginte organoek indarkeria eta ikara erabili zituzten haien ezarpenerako. Gure probintzian gerra fronterik egon ez bazen ere, gure herriko 6 bizilagun erailak izan ziren eta beste bat desagertua erregimen berriarekin bate z egiteagatik.

• Biktimei eta haien familiei egin zaien min guztia onartzen eta aitortzen dugu.

• Demokratikoki eratutako errepublikaren aurkako estatu-kolpe militarra gaitzesten dugu.

Adierazpen publiko honen bidez, Ziraukiko Udalak herri honetako bizilagunen memoria aldarrikatzen du; eskubideetan eta justizia sozialean oinarritutako ideiak defendatzeagatik hil ziren, errepublika demokratikoarekin bat egiteagatik. Hauexek dira haien izenak:

Manuel Bermejo Apesteguia

Victoriano Ortigosa Irulegui

Emilia Arraiza Garin

Fermín Irigoyen López

Julia Irigoyen

Esteban Amézqueta Blanco

Valentín Amézqueta Blanco

Antonia “La Soriana”

Share